Trintxer kulturala
Trintxer Kulturala
Asociación de Iniciativas Culturales de Trintxerpe (Gipuzkoa)
 

2009 PASAIA HERRIKO XIII MARGOLAN LEHIAKETA

Oinarriak

1.- Partehartzaileak: Parte hartu nahi duten margolari guztiak, hurrengo kategorietan: 11 urtetara, 12-17 urte bitartekoak eta 18 urtetik gora. Margolari bakoitzak gehiengoz bi lan aurkeztu ditzake.

2.- Gaia:  Aukeratutako gaia LIBREA da

3.- Teknika: Erabilitako teknika Oleoa edo/eta teknika mixtoa lientzo gainean izango da.

4.- Neurria: Margolanaren Tamaina: edozein aldean 130 zm-ko neurria izan behar da. Margolanak KRISTALIK, MARKORIK EDO LISTOIRIK GABE aurkeztu beharko dira, henbrilla zeloarekin itsasita eta dagokion tokia markatuta utzi beharko da

5.- Sariak:
  11 urterate: 1. saria, 100€ materialetan eta trofeoa.
2. saria,   60€ materialetan eta trofeoa.
3. saria,   40 € materialean eta trofeoa.
  12-17 urtetara 1. saria, 200€  materialetan eta trofeoa.
2. saria, 150€ materialetan eta trofeoa.
3. saria, 100€ materialetan eta trofeoa.
  18 urtetik aurrera: 1. saria, 800€ dirutan eta trofeoa.
2. saria, 500€ dirutan eta trofeoa.
3. saria, trofeoa.

6.- Epaimahaia: Epaimahaia Trintxer Kulturalak aukeratutakoa izango da eta bere erabakia behinbetikoa izango da.

7.- Harrera epea: Margolanen harrepa epea 2009ko irailaren 28 eta 29an izango da. Margolanak Alkateordetzako aretoan jasoko dira. Helbidea: Euskadi Etorbidea z/g Trintxerpe. 19-etatik 21-etara jasoko dira. Telefonoa: 665701231, 620 86 19 97.

8.- Identifikazioa: margolanak sinatu gabe aurkeztuko dira. Hauekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da, bertan honako datuak daudelarik: Izen abizenak, adina, helbidea, telefonoa eta margotutako irudiaren azalpen motz bat. Era berean, margolanaren atzekaldean eta kartazalen kanpoaldean lanaren izenburua idatzi behar da.

9.- Diru-saria jasotzen duten margolanak elkartearen esku geratuko dira. Sailkatuak izan diren beste margolanekin erakusketa urrian egingo da, sari bertan erakusketaren azken eguna (urriaren 10a, larunbata, 12etatik 13.00etara).. Jasotzen ez diren lanak elkartearen esku geratuko dira, hala nola, horien eskubideak.

10.- Elkarte antolatzailea kontu handiz ibiliko da margolanekin, hala ere, ez da arduratuko margolanei gertatu diezaizkien ustekabeaz.

OHARRA: Gerta daitezkeen ustekabeak elkarte antolatzaileak konponduko ditu. Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauen guztien onarpena adierazten du.